urt 27 2011
Patxi Lopez eta euskara
Joan den urtarrilaren 24an Euskararen Aholkularitza Batzordeak bere lehenengo bilera egin zuen. Organo hori 59 pertsonek osatzen dute. Horietatik 19 kide berriak dira. Gehien polemika sortu duena Jon Juaristi idazlea izan da. Orain dela urte ta erdi ABC egunkarian duen zutabean halako hausnarketa bat bota zuen Patxi Lopez Lehendakariari buruz: “Si algún encanto tiene el Lehendakari socialista, reside precisamente en su bendita ignorancia de la lengua de Aitor, y ahora se va a sentir conminado a aprenderla”.
Baina Juaristi jauna oraindik haruntzago joan zen, euskarekin kontrako iritzi bat azaltzen hainbat elkarrizketetan: “el euskera no ha servido como vehículo cultural”, “el euskera, para mí, es un idioma del pasado”.
Berak idatzitako poema batean beste ideia bat agertu zuen euskararekin: “Jamás sobre esta tierra de cristianos / volveré a hablar vuestro ingrato euskera” Batzordearen lehenengo bilera parte hartzerakoan, parte hartu badu eta benetan lan egin badu, bere promesa bete izan ote du eta ez du euskaraz hitz egin?
Beste elkarrizketa batean halako hausnarketa azaltzen du Juaristi jaunak: “obviamente las lenguas no matan, pero se mata en nombre del euskera”, ematen du Patxi López Lehendakariari balio izan zaiola esaldi hau, batzordearen inaugurazio hitzaldian hurrengo mendeetarako geratuko den halako mezu xelebre bat utzi zigulako: “Es tiempo de esperanza. Nos atrevemos a soñar con el fin de la violencia. Esperamos que este cáncer sea pronto un asunto del pasado. Ello abrirá caminos y facilitara las cosas a la actividad cultural vasca. Y, definitivamente unirá al euskera con la libertad”
Non demontretik ateratzen du euskara - biolentzia erlazio hau? Aurreko urteetan euskarari eta euskal kulturari bideak utzi dizkietela eta zaildu egin dutela euren garapena? Orain arte euskara askatasunarekin lotuta ez zegoen?
Eusko Alkartasuneko Juanjo Agirrezabala parlamentaria Eusko Legebiltzarrean Lehendakariari zuzendutako galdera bat erregistratu zuen. Azaldu dezala parlamentari guztien aurrean zertan oinarritzen da euskara erlazionatzeko biolentziaren erabilpenarekin.
P.D: Jon Juaristi eta Patxi Lopezen mezuak erderaz hutsean eta ez euskaraz agertzen dira, lehenengoaren kasuan berriro euskara ez hitz egiteko egindako promesa errespetatzearren, eta Patxi Lopezen kasuan ez dadila biolentziarekin lotuta agertu, beldur gara atxilotuko luketeela.
Hasta yo que di tres horas semanales de euskera,lo entiendo al 90por ciento ,y hablo no fluido pero si algo.
Penagarria lehendakari hau.
Euskaraz egin,ez duzu ahaztu.