urt 27 2011
Patxi Lopez eta euskara
Joan den urtarrilaren 24an Euskararen Aholkularitza Batzordeak bere lehenengo bilera egin zuen. Organo hori 59 pertsonek osatzen dute. Horietatik 19 kide berriak dira. Gehien polemika sortu duena Jon Juaristi idazlea izan da. Orain dela urte ta erdi ABC egunkarian duen zutabean halako hausnarketa bat bota zuen Patxi Lopez Lehendakariari buruz: “Si algún encanto tiene el Lehendakari socialista, reside precisamente en su bendita ignorancia de la lengua de Aitor, y ahora se va a sentir conminado a aprenderla”.